Xabier Montoia Revuelta
24 September 1955
Xabier Montoia idazlea eta musikaria da, eta Euskal Telebistan ere egin zuen lan. 80ko hamarkadan *Hertzainak* eta *M-ak*musika taldeetan ibili zen. *Hertzainak* taldea lehen diskoa grabatu aurretik utzi zuen, 1980an, *M-ak* taldea sortu baitzuten urte hartan. 5 disko grabatu zituen talde harekin. 1995ean bere lehen bakarkako albuma argitaratu zuen: *Beti oporretan*. Musikaz gain, literaturan ere ekarpen handiak egin ditu Montoiak: poesia, ipuina, kronika eta eleberria dira berak idatzitako lanetako genero nagusiak. 80ko hamarkadan olerki-bildumak argitaratu zituen: ***Anfetamiña*** (Sus
